Eskolarteko bertso idatzien lehiaketan zaldibitarrak bikain
Martxoaren 27an Zumarragan eta 28an Tolosan, hainbat sari eskuratu zituzten Zaldibiako bertsolari gazteek Gipuzkoako Eskolarteko bertso-paperen lehiaketan. Zorionak! Saridunak, euren bertsoak eta argazkiak barruan ikusgai.
LH 5. eta 6. mailako ikasleei egokitu zitzaien gaia hauxe zen: istilu asko izan ditut azkenaldian, baina ez dut umorea galduko. Irular Eskisabelek lehen saria eskuratu zuen ondorengo bertsoekin.
Doinua: Txirrita hil zala
1- Haserretuik oraintxe nabilbi lagun edo gehiagoz,noski haserre gaude hirurokta azkenean denok joz.Hurrengo eunen hala ta guztizmina bihurtzen degu poz.Triste bizitzek ez du merezita bizi gaitezen gogoz.
2- Familiakin Euskal Herriansartu gara oso ero,eta izurrau egiten naute,noski istiluk eunero.Hizkuntzarekin ez naiz moldatzenzuzendaritzan astero,parre iten die pila bat aldiz“moro” deitzen dienero.
DBH 1. eta 2. mailakoei, ondorengo gaia egokitu zitzaien: logela txukuntzen ari naiz; zenbat traste agertzen den! Bigarren saria Amets Etxabek lortu zuen eta lehenengo Ortzi Garmendiak.
Amets Etxaberen bertsoak:Doinua: O baserritxo
Gaur arratsalden gela sartu naizta hori da desordenahautsa plastiko eta arropaorain oi da nere lema.Aspiradora eztet pasatuhiru urtetan barrenaohe azpiko hautsezko bolain zait lagunik onena.
Nei kristoneko nazka emateithorko hautsa ikutzeaarmairu atzen auskalo zer daunhobena ez beidatzea.Bi urte beharko etapereza ordenatzea,hobena dugu dena hartu tabasurara botatzea.
Ortzi Garmendiaren bertsoakDoinua: Txirrita hil zala
Ze kuxidade, ze desastreaniki ta erratz kirtenanere logelak ia ematen duyetien etxe barrena.Arratoitxo bat ere badaukatdeguna benetan pelma.Garbiltzaile bat kontratatu taakabo gure problema.
Guk kontratu beharko deguBelazkez edo Pikasonere parten koloreakindaukagu nahiko arazo.Gero altzairu batzu basuraeta beste batzuk jasogaur ez daukat ta gogo haundirikbihar ingo det, akaso.
DBH 3., 4., eta Batxilergoan, gaiaren ordez hitz bat zuten hiru bertso osatzeko. Hodei Munduate Etxeberriak eskuratu zuen lehen saria. Hitza: dirua.
Doinua: Lurraren pean sartu ninduten
1- Diruak mundun sortu duenapentsatuta berehalaikusten degu sortu duelaargia eta itzala.Txanponarena bihurtu deguhizkuntza unibertsalaoraindik gaude ohartu gabeerabat tristea dalaguk sortu degun kontzeptu batenmenpeko bizi gerala.
2- Ustela dagon sistema honiusaitzen zaio kiratsazerga izena duen sokakinmozten digute arnasakrisi handia amairik gabenahiz urteak diren pasahorrela dago ematen donezhola segiko du antza,gutxi batzuen alde jarritaekonomian balantza.
3- Horrela jarri dute mugitzentablero gainen partxisagaineko fitxak esan dutenakaxola ez balu gisa.Kondenatuta dago munduakapitalaren desditsa,norabidea ez da zuzenaguztiok oker gabiltza,zifra kopuru batzuen baitanneurtzen degu ta bizitza.
Ostegunean berriz, martxoaren 28an, Tolosako Leidor aretoan egin zen eskolarteko txapelketa. Maide Garmendia Jauregik bigarren saria lortu zuen 3., 4., eta Batxilergokoen artean. Egokitu zitzaion hitza: ametsak.
Doinua: mutil koxkor bat
1- Amets polita, amets itsusibadegu hainbat entzutelorategiko tximeletatxogaztelu zaharreko putre.Irudimena hegaldatu tanork bere baitan arkupebaina goizetan esnatu etatxirrin garrasien truke.Ederren diren gure ametsakzapuztu ohi dizkigute.
2- Oilar zaharraren kukurrukuaeguzkiaren argiaitxaropentsu zabaldu ohi detnik egunero begia.Ta gau gaueko amets gozoezhartu nahi nuke astiaerakusteko gure ametsakez direla utopiaeta lanean jarraituko detbihur daitezen egia.
3- Beti betiko berdin honetanbeti bueltaka gaude guasperdurari bi buelta eman,dena alda dezakegu!Ibaiak harri harriak globozerua lur, lurra zerugure mundu hau eraldatzeaametsak hartuz ereduta orduan bai ametsetakomundua sortuko degu.