Gaztedi finalerako 3 talde sailkatu ditu Xake Zaldibik
Atzo Beasainen jokatu zen Gaztedi xake txapelketako zonalean, Xake Zaldibik finalerako 3 talde sailkatzea lortu zuen. Haundiak mailan talde bakarra agertu zen Irabazleak izenarekin , Nikolas, Wael, Adil eta Ekhik osatuta, eta beraz partidarik jokatu gabe lortu zuten finalerako txartela.Hemen duzue informazio osoa.
Txikiak mailan , lehia estugoa joan zen.Xake Zaldibi izenarekin, Harri, Anartz,Darius eta Beñat nahiko errez sailkatu baziren ere, bigarren postua kolokan egon zen bukaerararte eta azkenean M-ak izenarekin jokatu zuten Mikel, Manu, Kimetz eta Marenek lortu zuten sailkatzea Sei xakelariak taldeari puntu erdi bat ateraz.
Bestalde, giro ezin hobean aritu ziren aurkeztu ziren jokalariak. Xakelari gehienak, Lazkao,Zaldibi eta Beasaindik etorri ziren . Azkoitin jokatuko den finalera Gipuzkoa osotik inguratuko dira taldeak.Ekainak 16 an izango da finala.