Gurpil gainetik izotzetara
Pasa den larunbatean 45enbat haur eta guraso bildu ziren Donostiako txuri urdin izotz pistara egindako irteeran. Irailean hasi zen patinen gaineko irrista zaleen asteroko topaketa. Astelehenetan bildu ohi dira eta Unai Matxain arduratzen da taldea dinamizatzeaz.
Astelehenero 16:30etan Resti pilotalekuan juntatzen dira eta normalean, 15enbat haur juntatzen dira irristatzen ikasi eta ondo pasatzeko helburuarekin. Matxainek adierazi digu taldea zabaltzeko aukera dagoela, baita gurasoetara ere.
Hurrengo hilabeteetarako ere, beste hainbat irteera prestatzeko asmoa adierazi dute.