Odola emateko deialdia Zaldibian
Martxoaren 27an, ostirala, ohiko maiztasunari jarraituz, odola emateko deialdia dago. Beti bezala, 18:30etik 20:30era Lardizabal Herri Eskolan izango da hitzordua. Ez da ohiko moduan izango, ordea, Covid-19aren gaitza dela eta, ohi baino segurtasun neurri zorrotzagoak hartuko baitira. Bertaratzen direnei bertan jakinaraziko dizkiete jarraitu beharreko prozedurak.
Odol bankuaren beharrek hor dirautelako, ostiralean odola ematera joan daitezen deia luzatu diete herritarrei odol-emaileen taldetik.