Solasaldi arrakastatsua eman du Miñan liburuak
30 laguneko irakurle taldea elkartu da parke botanikoan Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen nobela lantzeko
Solasaldi aberatsa izan da udakoa. Karmele Etxaberen gidaritzapean, Amets Arzallusen hizketaldiak eta parte-hartzaileen galdera eta ekarpenek osatu dute bi ordu pasatxoko jarduna.
Udazkeneko tertulia izango da hurrengoa, abenduaren 10ean egingo da. Slavenka Drakulic idazle kroaziarraren Han ez banengo bezala liburua izango da solasaldirako gaia. Amaia Apalauza Ollok itzuli du euskarara eta bera izango dugu gonbidatua.