Udazkeneko III. Zapi Janzterako txartelak agortu dira
Afaritarako txartelik gabe geratu dena afalondoan etorri daiteke saioa entzutera
Urriaren 18ko III. Zapi Janzterako afaritarako txartelakaidean agortuta daude dagoeneko. Zubiburu Elkartean ez dago afaltiar gehiagorentzako lekurik. Dena den, txartelik gabe geratu denak afalondoan bertso-saioa entzutera gerturatzeko aukera izango du.
Afaria 21:00ean izango da eta bertso-saioa 22:30 inguruan.