Nicolas Alustiza izan da nagusi Beasainen
Nicolas Alustiza gipuzkoarrak irabazi du lasterketa, baita mendiko saria ere. Aimar Tadeok lortu du bigarren saria eta hirugarren postuan heldu da Ibai Azanza.
Jon Aizpuru beasaindarra hamabosgarren Mont-Blancen
23:57:07 denborarekin lehen euskalduna izan zen Aizpuru Chamonixen. Aritz Egea urretxuarrak lasterketa utzi beharra izan zuen.
Julen Arriolabengoa garaile Zegaman
Julen Arriolabengoa arabarrak irabazi zuen lasterketa. Asier Etxeberriak lortu zituen bigarren eta mendiko saria. Azkenik, hirugarren postuan heldu zen Xabire Berasategi olaberritarra.
Zeraingo Larraondo zerrategira eta Aizpeako meatzera bisita igandean
Kotxea beharko da ibilaldia egiteko. Zerrategiko eta meategiko istorioak ezagutzeko aukera paregabea.
Leizarrateko igarobidearen sekretuak ezagutzeko aukera Zegaman
Historiaurreko gizakien aztarnak, Erdi Aroko gotorlekuak, kontrabandisten kondairak eta beste zenbait istorio ezagutzeko aukera izango dute San Adriango kobara inguratzen direnek.
Inaziotar bidea zaldiz egiteko aukera bihar Legazpin
Arratsaldeko 18:00etan abiatuta errege bidetik Motxorro eta Mirandaola ezagutzeko aukera egongo da. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da eta leku gutxi geratzen dira libre.
Familiarekin Mirandaola eta Burdinola ezagutzeko aukera Igandean
Gynkanaren bidez modu dibertigarrian Mirandaola parkearen inguruan gehiago ezagutzeko aukera egongo da eta jarraian olagizonek burdinolako makineria martxan jarriko dute. Bisita pintxo goxo batekin amaituko da.
10 kasu berri atzeman ziren atzo Goierrin
Lazkaok gorrian jarraitzen du. 400eko muga Goierriko 6 udalherrik gainditzen dute.
XL. Beasain Proba lehiatuko da igandean
Goizeko 10:30etan emango diote hasiera junior mailako txirrindulariek mundialaren aurreko Gipuzkoako Klasikoari. Larunbatean prestaketak egin ahal izateko Gernika pasealekuko aparkalekua itxi egingo da eta lehiaketaren egunean mozketa eta desbideratze puntualak egingo dira udalherrian.