Baserritarren eguna, San Isidroz
San Isidro eguna izan zen atzokoa; baserritarren eguna. Kondairaren arabera, Isidro delako gizon bat egunero-egunero hutsik egin gabe mezetara joaten zen goizean-goiz lanean hasi aurretik. Egun batean, mezetatik bueltan sorora joan eta lanean hastera zihoala, soroko lan guztiak eginda aurkitu zituen. Mirari hori dela eta ospatzen omen da San Isidro eguna. Santu honen omenez, garai batean ez zen lanik egiten baserri inguruetan. Baina ez lan egitea debekatua zegoelako, baserritarren eguna ospatze aldera baizik; kaletarrek normal-normal egiten omen zuten lan. Goierrin ere herri askotan ospatzen dute San Isidro eguna. Herri-afariak edota bazkariak egiten dituzte gehienetan. Garai batean otordu horietan base- rritarrak bakarrik biltzen baziren ere, orain kaletarrek ere ospatzen dute egun hau. Seguran, esaterako, arratsalde eta iluntze osoko festa izan zuten atzo. Arratsaldean zehar gazteen pilota partidak eta herritarren bola txapelketa egin zuten. Iluntze aldera, ohitura den bezala, udalak ardo barrika bat jarri zuen plazan herritarrek pitxar edo edalontzietan hartu zezaten, txistulariak Txanbolinpen ari ziren bitartean. Koruak ere abesti batzuk kantatu zituen jendeak mahai eta aulkiak jartzen zituen. Behin dena prestatuta, plazan afaldu zuten herritar mordo batek koadrilatxoka. Herri eta modu ezberdinetan Ataunen ere, eguerdian egin zen bazkariaz gain, era berezian ospatu zuten San Isidro eguna. 11:00etatik 13:00etara barazki eta ziza [...]
Santu honen omenez, garai batean ez zen lanik egiten baserri inguruetan. Baina ez lan egitea debekatua zegoelako, baserritarren eguna ospatze aldera baizik; kaletarrek normal-normal egiten omen zuten lan.
Goierrin ere herri askotan ospatzen dute San Isidro eguna. Herri-afariak edota bazkariak egiten dituzte gehienetan. Garai batean otordu horietan base- rritarrak bakarrik biltzen baziren ere, orain kaletarrek ere ospatzen dute egun hau.
Seguran, esaterako, arratsalde eta iluntze osoko festa izan zuten atzo. Arratsaldean zehar gazteen pilota partidak eta herritarren bola txapelketa egin zuten. Iluntze aldera, ohitura den bezala, udalak ardo barrika bat jarri zuen plazan herritarrek pitxar edo edalontzietan hartu zezaten, txistulariak Txanbolinpen ari ziren bitartean. Koruak ere abesti batzuk kantatu zituen jendeak mahai eta aulkiak jartzen zituen. Behin dena prestatuta, plazan afaldu zuten herritar mordo batek koadrilatxoka.
Herri eta modu ezberdinetan
Ataunen ere, eguerdian egin zen bazkariaz gain, era berezian ospatu zuten San Isidro eguna. 11:00etatik 13:00etara barazki eta ziza lehiaketak egin zituzten, eta baita gazta erakusketak ere. 11:30ean berriz, meza izan zuten. 14:00ak aldera bazkaldu zuten.
Zumarragan asteburuan ospatu zuten San Isidroren festa, baina atzo ere 11:00etan mezara joan ostean hamaiketakoa egin zuten auzoko jubilatuek Irrika elkartean. Arratsaldean Gorriti eta bere animaliekin gozatu zuten Eitzagan.
Eta beste herri askotan ere egin zen San Isidroetako afari edo bazkaria: Gabirian Ostatuan bazkaldu zuten eta Gaintzan afaria egin zuten… Zerainen, aldiz, larunbatean egingo dute bazkaria.
Era batera edo bestera, aurten ere ondo ospatuta gelditu da baserritarren eguna.