Bihar, hilak 17, zabalduko du Ordiziako Majori kiroldegiak udako kanpainan izena emateko epea. Haur, gazte nahiz helduei zuzendutako ekintzak daude, baina tartean bada berritasun bat: aurten haurrentzako goizeko ekintzarik ez da izango, eta horren orde...
Bihar eta etzi Paper handia antzezlana taularatuko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, DBH 4ko ikaskideek elkarrekin egingo duten azken ekintza...
2010. urtean hil zen Xabier Lete kantariaren omenez egindako Sortuko dira besteak ikuskizuna, Beasainen izango da, ekainaren 9an. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Alex Sardui, Petti eta Arantxa Irazusta ...
Aurreko asteburuan hainbat probatan parte hartu dute; Bilbon, Deban, Valentzian, eta Madrilen izan dira
Seigarren urtez antolatu ditu Sekundino Esnaola musika eskolak, 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude
Ezkiaga auzoan, San Pedro jaiak ospatuko dituzte ekainaren 23an eta 28an. Osteguneko egitaraua: 10:00. Puzgarriak. 19:30. Buruhandiak eta txistulariak. 20:00. Txistorra eta sardina jana. 22:00. San Pedro sua.
Beasaingo Loinatz Musika Eskolak, ikasturte bukaerako kontzertua egingo du ekainaren 21ean, 19:30ean, Igartza jauregian.
[Zegama-Aizkorri lasterketako elkarrizketak] Koldo Urrestarazu lazkaoarrak Zegama-Aizkorri lasterketako edizio guztietan hartu du parte. Aurten hamaikagarrena izango du, eta lehen urteko ilusioarekin egingo du. Hamargarren urtea duzu aurten Zegama-Aizkorrin parte hartzen. Asok gustatu zaizun lasterketa dela esan daiteke… Bai. Orain arte egin diren hamar lasterketetan ibili naiz, eta aurten, hamaikagarrenean, ateratzeko intentzioarekin nabil. Urtero errepikatu dut, lasterketa honek bere xarma berezia du. Euskal Herrian horrelako distantzia batean egiten zen lehena izan zen eta paisaia zoragarria du. Antolakuntza ere oso ona da eta egia esan, gogoa pizten du. 10 urteren buruan, lasterketa lehen urtean bezain gogorra egiten al da? Beno, nik uste esperientziak beti erakusten dizula zerbait, eta lehen urtetik hamargarrenera, urte guztietan hobetzen ikasten duzula. Lasterketari neurria hartzen diozu eta esperientzia gauza positiboa da. Hala ere, bere gogortasuna mantentzen du. Zertan aldatu da? Hasierako urteetatik, batez ere, herrikoi izaera hori izatetik -lehen 2-3 urteetan-, munduko txapelketan edo Europakoan sartzera pasa dela. Parte hartzaileen maila asko aldatu da. Horrek, antolatzaileek aspektu guztiak zaindu ditzaten ekarri du, eta lehen urtetik gaur arte, hor ere hobekuntzak egin dituzte. Ikusleen aldetik ere erakargarriagoa egin da, agian. Maila horretako jendeak ikusle kopurua igotzea ekarri du, eta lasterketa festa handi batean bihurtu du. Nola oroitzen duzu lehen [...]
Urteroko erromeria igandean, maiatzak 20, egingo dute Altzagarate gainean (Altzaga). Eguerdiko 12:30ean meza izango da lehenik, bertako Andre Mari baselizan. Ondoren, egun osoan zehar festa giroa jarriko dute bertsolariek eta trikitilariek. Musika jotz...
Egunerokoan eta erosketak egiterakoan euskararen erabilera sustatu nahi du Ordiziako Udalak, eta hori dela eta, Ausartu euskaraz izeneko kanpaina jarri du martxan. Hogeitik gora dendak parte hartuko dute kanpainan –arraindegi, harategi eta fruta de...
Beasaingo Montte enpresak maiatzean zortzi langile kaleratu dituela eta, prentsaurrekoa eskaini du LAB sindikatuak. Enpresak azken hilabeteetan langileekiko izan duen jarrera salatu dute, «langileak behartu, eta horrela, nahi duena lortzen duela» leporatuz. Gaur eguerdian, Beasainen Montte enpresak duen egoitzaren aurrean egin dute kaleratutako zenbait langilek prentsa aurreko agerraldia, LAB sindikatuaren babesarekin. Bertan azaldu dutenez, zortzi langile hauen kaleratzeak izan dira «Montte azkenaldian erakusten ari den jarreraren azken adibidea», baina «langileen aurkako neurriak» lehenagotik datozela argitu du, Alex Orbegozo kaleratutako langileetako batek, guztien izenean. Azaldu duenez, 2011ko abenduan hartu zuen langileei eragingo zien lehenengo neurria enpresak. «72 langile ginen orduan enpresan, eta guztiei 2012ko soldata jaisteko erabakia hartu zuen orduan zuzendaritzak», esan du. Orokorrean, soldatak %6 jaitsi zizkietela zehaztu dute kaleratutako langileek, baina langile batzuen kasuan jaitsiera «%10ekoa ere izan dela» ziurtatu dute. Kaleratzeak ekiditeko, soldata jaitsiera, «derrigorrezkoa» zela argudiatu zuen orduan enpresak. Langileek, enpresak esandako sinetsi zuten eta «proposatutako soldata jaitsiera hura onartu genuen», adierazi dute. Enpresako zuzendaritzak agindutakoa «ez duela bete» salatu dute Montteko langileek, maiatzaren 3an zortzi langile kaleratu baitzituzten. Enpresaren helburua bakarra dela esan du Orbegozok: «edozeren gainetik, euren irabaziei eustea», hain zuzen. Langileak, «harrituta» daudela aitortu dute. Enpresak esan duenez, salmentek behera egin dute, eta hori [...]
Beasaingo Loinatz jaiak direla eta, Aitzo-Zorrotz elkarteak umeentzako amuarrain eta barbo arrantza txapelketa antolatu du iganderako; Oria ibaian izango da, Igartza ondoan. Parte hartzeko, egunean bertan eman behar da izena, 08:30etik 09:00etara
Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua herri ekimenak Lazkaon egingo du aurten “festa erraldoia”, Gure esku dago lelopean. Ekainaren 9an izango da, larunbatarekin, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Festa eta aldarrikapena “naturaltasunez” uztartu nahi dute, ekimenak lanean daraman lau urteko ibilian bezala “pentsaera, izaera eta ideologia ezberdineko jendea” elkartuta. Goierritar eta euskaldun guztiei egin diete gonbidapena jaialdian parte har dezaten. Festaren aurkezpena atzo arratsaldean egin zuten, Lazkaoko plazan. Nazioen Munduko Urko Ruiz de Apodakarekin batera Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa agertu zen, eta “mundua puzzle handi bat” dela eta “zati askotakoa eta koloretsua” izatea nahi duela adierazi zuen. Ordiziako errugbi taldeko hainbat jokalari ere bertan izan ziren, Axio Araña entrenatzailea eta Joanes Aierbe kapitaina tartean; baita Gipuzkoako bertsolari txapeldun Aitor Sarriegi ere. Lazkaoko eta eskualdeko bizilagun multzo bat ere elkartu zen. Bestetik, Porrotxen presentziak haur ugari erakarri zuen prentsaurrekora. Ekainaren 9ko festan ekitaldi “izarra” flashmob deritzon dantza-koreografia izango da. Egun horretan, 18:00etan, 500 lagun edo gehiago elkartzea lortu nahi dute, Eskuetan abestiaren doinura (Xabier Zabalak musikatua eta Jon Maiak hitzak jarria) dantza egiteko. Grabatu egingo dute dantzaldi jendetsua, “gero Euskal Herriko gainontzeko herrietan eredu edo adibide izateko”. Flashmoba prestatzen aurrez hasiko dira. Larunbat honetan, maiatzak 19, entsegu orokorra egingo [...]
Herrikoitasuna izango dute gaur hasiko diren Legorretako Azentzio jaiek ezaugarri nabarmenena. Herriko elkarte, talde eta eragile ugarik jarriko dute aletxoa egitaraua osatzeko, eta ekitaldi gehienak bertakoek egingo dituzte; herritarrek, herritarrentzat. Horregatik ez dute itxura motelagorik Azentzio jaiek. Gaurtik igandera, izaera herrikoia une oro azalera aterako da. Herrigintzan dihardutenei laguntza eman izan zieten Aulia sagardotegiko Juan Inazio eta Sagrario Etxeberria gonbidatu dituzte festen hasierako suziria botatzeko. Erretiroa iaz hartu ondoren, herrikideek ohore horrekin eskertuko diete urtetako lana. Herriko ikurra den Gizon Pikua ere udaletxeko balkoian zintzilikatuko dute, jaiek iraun bitartean hantxe egoteko, igande iluntzean azentzioetako azken egiteko bezala ehortzi arte. Festa kirolarekin hasiko da, ordea, gaur. Gazte asanbladaren olinpiadetako pilota finalak jokatuko dituzte lehenik. Behin kalea jaiz zipriztindutakoan, bi bertsolari talderen arteko desafioa hasiko da, Arantx Berri tabernatik abiatuta. Multzo batean Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran eta Ane Labaka ariko dira bertsotan; bestean Aitzol Barandiaran, Gorka Maiz eta Aitor Sarriegi. Aurkezle eta gidari lanak Egoitz Aizpuruk egingo ditu. Bost eguneko festaldian data seinalatuak biharko zaindariaren eguna, etzi haurrena eta larunbatean mozorrotuena izango dira. Azentzio festaburuaren arratsaldea, bihar, euskal erromeria oparo batekin alaituko dute. Jan-edana ez da faltako, ezta kultura taldeen jarduna ere. Herriko taldeen ekarpenaren tamainaz jabetzeko, Legorretako Musika Eskolako ikasleena aipa [...]
Sarri, kanpora jotzen dugu paisaia ederren eta txundituko gaituzten istorioen bila, etxean daukagunari erreparatu gabe. Hain zuzen, hori balioan jartzeko sortu zen eta jarraitzen du lanean Legazpiko Burdinola kultur elkarteak. Ildo horretan, Izadi Zaleak mendi taldearekin batera, inguruko ondarea eta natura ezagutzera emateko irteera antolatu zuten pasa den igandean. Zegamako apeadero zaharretik irtenda, Aizkorpeko mandabide eta ubidean zeharreko ibilbidea da antolatu zutena, tartean interes handiko zenbait leku eta paraje ikusteko, eta hauen gainean ezagutzen ez denaz ikasteko aukera izan zuten. Autobusa Legazpin hartuta, 08:45 inguruan iritsi ziren mendizaleak, ibilbidearen abiapuntua izango zenera, Zegamako apeaderora, hain zuzen. Handik, 11 kilometro inguruko bideari ekin zioten, garaiera txikikoa, eta edonork egiteko modukoa. Apeaderotik Oazurtza, Mandabidea, Ballestaleku, Iturbieta eta Arkurutzerreka izenez ezagutzen diren lekuek osatzen duten zirkulu formako ibilbidea osatu zuten, berriz, apeaderoan amaitzeko. Balio historiko handiko guneak ikusi zituzten, baita garai bateko arbasoen bizimoduaren inguruko aztarnak erakusten zituzten hainbat azpiegitura ere. Tartean, aipatu daitezke, adibidez, Oarzutzako artzain herri abandonatua, Arabako herrietara zihoan antzinako mandabidea edo galtzada, Pagamotzen basoak, 1925. urtean Zegamako papertegiarentzako propio egin zen ubidea edo Iturbegieta edo Iturbieta izenez ezagutzen den errekaren iturburua. Guztira, 45 bat lagunek hartu zuten parte igandeko irteeran, horietatik erdia, gutxi gorabehera, haurrak ziren. Irteeraren helburua, mendiaz [...]