53 gaztagile aurkeztu dira Ordiziako txapelketara
Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezian egiten ari diren gazta txapelketara 53 gaztagilek aurkeztu dituzte gaztak. Iaz baino gutxiago direla jakinarazi du Igor Eguren Ordiziako alkateak, baina une honetan Beti-Alai pilotalekuan dagoen giroa “bikaina” dela esan du. Egurenentzat “kopuru polita da” 53, “frontoiko giroa janzteko kopuru polita”.
Ordu bete inguru jakingo da aurtengo txapelketa zein gaztagilek irabazi duen, eta sari banaketa egin ondoren hasiko da enkantea. Iaz, Bilboko Porrue jatetxeak 7.300 euro ordaindu zituen irabazlearen gazta erdiagatik. Gaur zer gertatuko den jakiteko 14:00ak aldera jakingo da.