Pako Aristi: «Nafarroaren konkistarekin batera eten zen euskararen garapena»
Independentziaren eta bakegintzaren inguruan Lazkaon antolatu duten hitzaldi zikloa azken txanpan sartu da. Dagoeneko lau hitzaldi egin dituzte; Karlos Ioldi (Harrera elkartea), Itziar Blanco (Lokarri), Jose Maria Setien (Obispo emeritua) eta Pako Aristi (idazlea) izan dira Gerriko txokoan. Azken honek, Independentziaren paperak bere azken liburua oinarri hartuta hitz egin zuen. Besteak beste, Euskal Herriaren zatiketa politikoa eta euskararen garapenaren etetea, Nafarroako konkistarekin batera hasi zirela azaldu zuen.
Goierriko Hitza
Goierri
Independentziaren eta bakegintzaren inguruan Lazkaon antolatu duten hitzaldi zikloa azken txanpan sartu da. Dagoeneko lau hitzaldi egin dituzte; Karlos Ioldi (Harrera elkartea), Itziar Blanco (Lokarri), Jose Maria Setien (Obispo emeritua) eta Pako Aristi (idazlea) izan dira Gerriko txokoan. Azken honek, Independentziaren paperak bere azken liburua oinarri hartuta hitz egin zuen. Besteak beste, Euskal Herriaren zatiketa politikoa eta euskararen garapenaren etetea, Nafarroako konkistarekin batera hasi zirela azaldu zuen. Independentziaz eta erabakitzeko eskubideaz hitz egin zuen, besteak beste.
Bihar jarraituko du Euskal Herria bizi da hitzaldi zikloak. Independentistak sareko Garbiñe Bueno eta Esti Mujika izango dira hizlari, 18:30etik aurrera. Bihar zortzi, hilaren 24an, Pili Zabalak, Joxi Zabala zenaren arrebak, eta Maixabel Lasak, Juan Mari Jauregi zenaren alargunak hitz egingo dute biktimen saminaren inguruan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.