Hemendik aurrera deitzen dutenak itxaron zerrendan ipiniko ditu casting-a egin duen Donostiako enpresak
Uda giro bete-betearekin, eta San Benito ikastolaren 50. urteurreneko ekitaldiak hasteko gogotsu, ehunka lazkaotarrek parte hartu zuten, herenegun, ibilaldietan. Eguzki gozotan, Lazkaoko bazter asko zeharkatu zituzten bi bideetan ibili zirenek; hiru orduko ibilia zortzi urtetik 16ra artekoentzat, eta motzagoa umeentzat.
Urretxu 2020 sozietate publikoan irregulartasunak atzeman ditu udal gobernuak. 2013ko udal aurrekontuak onartzeko daudela, testuinguru hori baliatu dute Oihane Zabaleta alkateak eta Unai Badiola alkateordeak udaletxea bazkide den sozietate honen egungo egoera ekonomikoari buruzko datuak publiko egiteko. Aurkeztutako datuak 2011 eta 2012 urteei dagozkionak dira. Zabaletak aurreratu duenez, «sozietate publikoa porrot egoeran dago, Sarralde erosteko maileguaren interesek eta aholkularitza zerbitzuen gastuek eraginda».
Independentziaren eta bakegintzaren inguruan Lazkaon antolatu duten hitzaldi zikloa azken txanpan sartu da. Dagoeneko lau hitzaldi egin dituzte; Karlos Ioldi (Harrera elkartea), Itziar Blanco (Lokarri), Jose Maria Setien (Obispo emeritua) eta Pako Aristi (idazlea) izan dira Gerriko txokoan. Azken honek, Independentziaren paperak bere azken liburua oinarri hartuta hitz egin zuen. Besteak beste, Euskal Herriaren zatiketa politikoa eta euskararen garapenaren etetea, Nafarroako konkistarekin batera hasi zirela azaldu zuen.