Asteburuan hasiko dira Musti taldeak bere 10. urtemugaren harira antolatu dituen ospakizunak, ostiralean puzgarriak jarriko dituzte; Urretxuko eta Zumarragako Realeko...
Legazpiko Santikutz jaiak direla eta Legazpitik Zumarragarako eta Urretxurako autobus zerbitzua egongo da gaurko eta maiatzaren 3ko eta...
Urretxuko zein Zumarragako udalek, osasun eragileek eta jubilatuek prestatu dituzte zirkuituak
Legazpiko Udalak proposamen berria egin du: herritar bakoitzak erabakitzea materia organikoa nola jasoko dioten, atez ate, edo bosgarren edukiontziarekin. Bi sistemen arteko "elkarbizitzak" sei bat hilabete iraungo luke, urte bukaera arte, eta gero balantzea egingo lukete herriko eragileek eta udalak.
San Prudentzio jaiak ospatzen ari dira Lazkaon. Asteburuko eguraldi kaxkarraren ondoren, euriak tregoa eman die herriko lagun taldeei, eta eguerditik atera dira poteoan, Kuadrillen Eguna ospatzera, Oria txarangak lagunduta. Dozenaka lagun zebiltzan poteoan eguerdi partean, kuadrilla bakoitza, bere blusa koloretsuak jantzita. Bazkarien ondoren, iluntze partean jarraituko du festak.
Inguruko sendabelarren bilduma ikusgai jarri du Fermin Goenagak (Zumarraga, 1957). Gehienak Zumarragako eta Urretxuko mendietan jaso ditu, baina Lizarra (Nafarroa) aldean jaso dituenik ere badago. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko aretoan egongo da bilduma hori ikusgai, maiatzaren 5era arte.