Essor Basque lasterketan parte hartu du taldeak; Peio Goikoetxeak hamargarren postua lortu zuen larunbateko proban
Taldearen argazki ofiziala
AMPO – Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeak Essor Basque lasterketan egin du errepideko debuta. Larunbatean Bokale (Lapurdi) eta Tarnos (Frantzia) arteko frogan parte hartu zuten, 137 kilometrokoa. Atzo 115 kilometroko etapa izan zuten, Kanbon (Lapurdi). Bihar, berriz, Larzabale (Nafarroa Beherea) eta Donapaleu (Nafarroa Beherea) arteko froga egin beharko dute, 128 kilometrokoa.
Larunbatean txirrindulari hauek parte hartu zuten lasterketan: Mikel Elorza, Peio Goikoetxea, Aitor Gonzalez, Alain Gonzalez, Julen Irizar, Jon Madariaga, Andoni Mateos, Aitor Olaziregi eta Joaquin Torres.
Peio Goikoetxea, gainera, nabarmendu egin zen larunbateko lasterketan: hamargarren postua bereganatu zuen sailkapen orokorrean, eta lehen euskalduna izan zen.
Atzo, berriz, ondorengo taldekideek parte hartu zuten: Ahetze Arratibel, Xabier Contreras, Mikel Elorza, Asier Gandarias, Peio Goikoetxea, Aitor Gonzalez, Alain Gonzalez, Joaquin Torres eta Josu Urrestarazu. Bestalde, atzoko lasterketan
Euskadiko Selekzioarekin parte hartu zuten taldeko Ander Alonso eta Eriko Mujikak.
Azkenik, bihar, Mikel Elorza, Asier Gandarias, Peio Goikoetxea, Aitor Gonzalez, Alain Gonzalez, Mikel Matxinea, Aitor Olaziregi, Igor Romero eta Joaqin Torres izango dira Ampo – Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeko parte hartzaileak.