Txirrindularitza

Naxara Odriozola, lehenengo juniorra Ane Santesteban txirrindulari sarian

Maixa Odriozola ataundarra bosgarren sailkatu da juniorretan. 2026ko Emakumezkoen Euskaldun Txapelketako lehenengo proba izan da.

Naxara Odriozola txapelarekin, igandean.Hitza

III. Errenteriako Ane Santesteban txirrindulari saria jokatu da igandean. 2026ko Emakumezkoen Euskaldun Txapelketako lehenengo proba izan da, eta junior kategorian Mirat Team taldeko Naxara Odriozola beasaindarra izan da irabazlea. Sailkapen orokorrean, berriz, zazpigarren egin du. Maixa Odriozola ataundarra, aldiz, 27. postuan sailkatu da sailkapen orokorrean, bosgarren juniorretan. Seguran izango da txapelketako bigarren proba, martxoaren 8an; Euskadiko txapelketak jokatuko dira.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa