Partaidetzako aurrekontuen planean parte hartuko dute eskualdeko herriek
Urla erdian, Bidasoaldean, Tolosaldean eta Oarsoaldean egin ondoren, Gipuzkoako eskualde guztietara zabaldu du egitasmoa foru aldundiak. Apirilean hasiko daGipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko eskualdeetan herritarrek gau...
Urla erdian, Bidasoaldean, Tolosaldean eta Oarsoaldean egin ondoren, Gipuzkoako eskualde guztietara zabaldu du egitasmoa foru aldundiak. Apirilean hasiko da
Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko eskualdeetan herritarrek gauzatu nahi dituzten proiektuetara. Eskualde bakoitzeko biztanleek dirua zertan eta nola inbertitu nahi duten esateko aukera izango dute, eta eskualde bakoitzak bi milioi euro izango ditu datozen lau urteetan inbertitzeko.2013an eta 2014an egitasmoa Urola erdian, Tolosaldean, Bidasoaldean eta Oarsoaldean egin ondoren, aurten lurralde osora zabalduko du aldundiak proposamena, tartean baita Goierrira ere. Hala, eskualdeko 22 herrietako bizilagunek proposatu ahalko dituzte proiektuak.
Proposamenak egiteko hiru bide jarri ditu aldundiak: Internet bidez www.aurrekontuahobetzen.eus helbidean dagoen galdetegia beteta, Gipuzkoa aldizkariarekin banatuk den eskuorria beteta edo herrietan egingo diren partaidetza tailerretara joanda. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 30ea izango da.
Bost fase izango ditu
Partaidetzako Aurrekontuak programak bost fase izango dituela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Proposamenak jasotzekoa izango da lehena, eta haren ondoren etorriko dira gainerakoak. Egindako proposamenak apirilaren bukaeran jasota, batzar ireki bana egingo da eskualde guztietan ekaineko bigarren astean. Jaso diren proposamen guztiak sailkatu ondoren izango da batzarra, eta bertan proiektuen artean lehen aukeraketa bat egingo dute herritarrek.
Ekainaren bigarren hamabostaldian herritarrek egin dituzten proposamenak ekonomikoki eta juridikoki bideragarriak diren eta proeiktu bakoitzaren kostua zein izango den zehaztuko dute teknikariek.
Laugarren fasea irailean iritsiko da, bigarren hamabostaldian. Eskualde bakoitzean bi batzar egingo dituzte aldundiko ordezkariek, eta herritarrek behin betiko proposamenak aukeratuko dituzte eta urrian hasiko dira eskualde bakoitzean herritarrek aukeratu dituzten egitasmoak eta proiektuak txertatzen.
2013tik martxan
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013an jarri zuen martxan egitasmo hau. 500.000 euro jarri zituen orduan Urola Erdiko biztanleen esku, parte hartze bidez eskualdea hobetzeko diru hori zertan inbertitu erabaki zezaten. Iaz, lau eskualdetara zabaldu zuen proiektua eta aurten ia lurralde osora hamar eskualdek eta 87 udalerrik parte hartuko dute. Goierri bi zatitan banatuko du aldundiak proiektu honetarako: Goierri garaia eta behea.