Errekabide eta Usabiaga gudariak omendu dituzte Elgetan, 1936ko gerragatik
Intxortetako frontean, 1936ko udazkenetik 1937ko udaberrira defentsan jardun zirenak goratu dituzte. Marcelo Usabiaga ordiziarra eta Iñaki Errekabide legazpiarra bizi dira gaur egunIntxortako Erresistenteen Eguna izan zen igandea Elgetan (Gipuzkoa). 1...
Intxortetako frontean, 1936ko udazkenetik 1937ko udaberrira defentsan jardun zirenak goratu dituzte. Marcelo Usabiaga ordiziarra eta Iñaki Errekabide legazpiarra bizi dira gaur egun
Intxortako Erresistenteen Eguna izan zen igandea Elgetan (Gipuzkoa). 1936ko gerran, negu osoa iraun zuen gerra-fronteak Deba arroaren lerroan. Intxorta mendietan borroka gogorrak izan ziren, eta hango lubakietan defentsan aritu ziren hamasei gudari omendu dituzte. Gaur egun bizirik daudenak.Bi goierritar daude zerrendan: Iñaki Errekabide Irala (Legazpi, 1916) eta Marcelo Usabiaga Jauregi (Ordizia, 1916). Usabiaga ekitaldian izan zen; Errekabidek ezin izan zuen joan. Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak antolatu dute.
Gerraren bi oroimen bizi
Gerrako erresistentziaren «ikur» da Elgeta. 1936ko urriaren 4an eta 1937ko apirilaren 20tik 24ra izan ziren indar faxisten oldarraldiak. Parean, Euskal Armadako milaka lagunek eutsi zioten erasoari, tartean ehunka goierritar zirela.
Errekabide legazpiarra Itxarkundia batailoian (EAJ) ibili zen, gudari. Faxistek preso hartu ondoren, Lan Batailoietan gatibu erabili zuten, Oiartzunen eta Galizian. Gero erbestera alde egin zuen. Parisen urte askoan bizi izan zen, eta Segurako Maria Angeles Guridirekin ezkondu zen han. Jubilatutakoan Hendaiara itzuli zen, eta han bizi da.
Usabiaga, berriz, Ordizian jaio bazen ere, lau urterako Baionara eraman zuten, aitak han lan egiten zuelako. Irunen bizi zen, gerra hasi zenean. Rosa Luxemburgo batailoian (JSU) ibili zen. Euskal ezkerreko militante historikoa da ordiziarra.