Alex Aranburu Murias taldearekin ariko da denboraldia amaitu bitartean
Proba modura hartuko dute, profesionalekin lehiatzeko aukera emateko.
Hemeretzi urte baino ez ditu Aranburuk, eta Café Baqué – Conservas Campos taldean dago gaur egun. Orain artean oso emaitza onak lortu ditu. Besteak beste, 2013an Espainiako txirrindulari txapelketa irabazi zuen junior mailan.














