Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak hainbat ikastaro antolatu izan ditu XIX. mendeko jantziak eta osagarriak egiten ikasteko. Ikastaro horietan egindako hainbat pieza ikusgai jarri dituzte orain museoan, baita iazko Eleganteen Bilkurako argazkiak ere. E...
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak hainbat ikastaro antolatu izan ditu XIX. mendeko jantziak eta osagarriak egiten ikasteko. Ikastaro horietan egindako hainbat pieza ikusgai jarri dituzte orain museoan, baita iazko Eleganteen Bilkurako argazkiak ere. Erakusketa igandera bitartean egongo da irekita.
Aurten azaroaren 21ean izango da Eleganteen Bilkura, eta, Zumalakarregi museoko arduradunen hitzetan, erakusketa «aukera ezinhobea» da ordurako jantzien ideiak hartzeko.