Elkarrekin, galdera adostu eta erabaki
Zumarragako Zelai Ariztin Elkarrekin dinamika aurkeztu du Gure Esku Dagok, eta horrekin batera, ekainaren 19ko herri galdeketako galdera adostuko duen Galderaren Batzordea.
Elkarrekin dinamika Gure Esku Dagok azaroan hasitako prozesuari heldu eta ekainaren 19ra bitartean herritarren parte hartze anitza ziurtatuz garatuko den dinamika da.
Lehenengo lana, galdera adosteko prozesua gidatzea izango da eta horretarako Galderaren Batzordea aurkeztu dute gaur. 27 goierritarrek osatzen dute batzordea.
Lan taldeko kideak Goierriko datu soziologikoak kontuan hartuz osatu dute, “Goierriren aniztasunaren adierazle da, gure eskualdeko erradiografia ahalaik eta zintzoena osatzen saiatu gara. Ezin zitekeen bestela”, adierazi du Angel Oiarbidek aurkezpenean.
Galderaren Batzordeko kideak.
- Elena Calvillo, Beasain
- Elixabete Garmendia, Ormaiztegi
- Klara Schmidt Lizarte, Beasain
- Lourdes Imaz, Segura
- Maialen Castejon, Beasain
- Maika Moas, Ordizia
- Maite Goñi, Ordizia
- Mari Jose Olazabal, Arama
- Mila Alustiza, Zegama
- Mila Alvarez, Zumarraga
- Mila Sukia, Ordizia
- Monika Arratibel, Ataun
- Sonia Redondo, Idiazabal
- Tere Irastortza, Olaberria
- Abdul Sylla, Legazpi
- Egoitz Apaolaza, Segura
- Elias Arrese, Beasain
- Iñaki Akizu, Urretxu
- Iñaki Elizegi, Zaldibia
- Iñaki Mendiguren, Ezkio-Itsaso
- Jokin Murua, Gabiria
- Jon Agirre, Lazkao
- Julen Agirre, Ordizia
- Koenraad Van De Diriessche, Beasain
- Mikel Antia, Urretxu
- Wolfgang Berger, Zaldibia
- Xabier Iraola, Legorreta