Errugbia

Markagailua astindu du Ampo Ordiziak azken txanpan

Partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean, Suso Romeroren taldeak partidari buelta ematea lortu du eta 22-3tik 22-22ra igaro da markagailua.

Ampo Ordiziak berdinketa lortu du Sevillan/ Félix Morquecho

Ampo Ordiziak 22-22ko berdinketa lortu du Ciencias taldearen aurka. Partida amaitzeko hamar minutu falta zirenean, Suso Romeroren taldeak markagailuari buelta ematea lortu du, eta azken txanpan bikain exekutatutako bi touch-maul jokaldiri esker bi puntu oso baliotsu erdietsi ditu. Horrela, markagailua 22-3tik 22-22ra igaro da.

Fase honetan, partida bakarra geratzen zaio Ordiziari: datorren asteburuan El Salvador taldearen aurka jokatuko du. Garaipena eskuratuz gero, matematikoki mailari eustea ziurtatzeko aukera izango dute, azken jardunaldian atseden hartuko baitu taldeak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa