Julen Goia, artxiboko irudi batean.
Espainiako errugbi selekzioa Europako Txapelketa prestatzen ari da, eta larunbatean Georgiako Tbilisi hirian jokatuko dute, bertako selekzioaren aurka. Aurreko bi partidak galdu eta gero, Santiago Santos hautatzaileak deialdian jokalari berriak sartzea erabaki du, eta tartean, bi goierritar deitu ditu: Julen eta Oier Goia anaiak.
Senideak izan arren, elkarrekin talde berean jokatzen duten aurreneko aldia izan liteke. Izan ere, Julen Goiak 2013an utzi zuen Ordiziako kluba, Miarritzera joateko, Top14 ligan jokatzera. Gaur egun, Mauleko taldean ari da, Frantziako D3 mailan. Oier Goiak berriz Ordizian jarraitzen du, lehen taldean.
Larunbatean elkarrekin jokatzeko aukera izan dezakete bi anaiek.