Musean 10 doaz handira
Goierriko hamar muslari bikote sailkatu dira Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketaren finalera. Gipuzkoatik 32 bikote joango dira Urdiñarbera, guztira 128. Alegian goierritar onenak, LegazpikoakGoierrik ordezkaritza oparoa izango du Euskal Herriko VIII....
Goierriko hamar muslari bikote sailkatu dira Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketaren finalera. Gipuzkoatik 32 bikote joango dira Urdiñarbera, guztira 128. Alegian goierritar onenak, Legazpikoak
Goierrik ordezkaritza oparoa izango du Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketaren finalean ere. Gipuzkoako txapelketatik hamar bikote goierritar sailkatu dira. Urdiñarben (Zuberoa) da final handia, martxoaren 5ean.Alegian (Tolosaldea) jokatu zuten Gipuzkoako finala, lehengo larunbatean. Herrietatik igarotako 116 bikotek zuten eskubidea, horietatik 37 Goierrikoak.
Euskal Herriko finalera Gipuzkoatik 32 bikote joango dira, Nafarroa Garaitik beste 32, Nafarroa Beheretik 14, Lapurditik 12, Arabatik 18, Bizkaitik 12 eta Zuberoatik 8. Guztira, 128 bikote.
Gipuzkoako finalari dagokionez, lehen postuetatik urruti samar geratu ziren goierritarrak. Ondoena sailkatuak Legazpiko Jabier Zelaia eta Agustin San Martin Txamar izan ziren, 6. postuan. Bat beherago, 7., geratu ziren iazko Euskal Herriko txapeldun Patxi Salazar eta Joseba Goikoetxea legorretarrak. Aurten ere txapelaren defentsan jokatu ahalko dute.
Irabazleak Ormaiztegitik
Herrialdeko txapela Zizurkilgo Pello Garinek eta Jon Ormazabalek jantzi zuten, finala Bergarako Ramon Ramosi eta Xabier Albixuari irabazita. Hain justu, Garin eta Ormazabal Ormaiztegiko kanporaketatik sailkatu ziren Gipuzkoakora, otsailaren 6an, bigarren eginda han.
Alegian ohorezko zortzi postuen barruan geratu ziren Zelaia-San Martin legazpiarrekin eta Salazar-Goikoetxea legorretarrekin batera, Goierriko beste zortzi bikotek ere lortu zuten Urdiñarbera joateko txartela. Denera, beraz, eskualdeko hamar bikote eta hogei muslari ariko dira Euskal Herriko azkenekoan.
Zuberoako herrian Beasaingo Iñaki Aranburu eta Xabier Arrieta, Joxe Iraola eta Plazido Mikelarena (Arriarandik); Ezkio-Itsasoko Felix Etxeberria eta Jon Muñoz; Idiazabalgo Miguel Angel Iparragirre eta Ander Telleria; Lazkaoko bi bikote sailkatuak Eusebio Campos-Beñat Niebla eta Joseba eta Liher Barandiaran; Zeraingo Eneko Artzelus eta Jon Mujika; eta Zumarragako Ricardo Bilbao eta Diego Bilbao Gotxo lehiatuko dira, Euskal Herriko museko txapela handiena jantzi nahian.