Datorren astean bukatuko da Errigora kanpainako olioa eskatzeko epea
Errigora egitasmoa Olioa eskutik eskura kanpaina egiten ari da aurten ere. Martxoaren 2ra arte izango da eskariak egiteko aukera, ohiko lekuetan. Oliba olio birjina eskaintzen dute, 5 litroko botiletan; normala (22,5 euroan) eta ekologikoa (30 euroan). Bildutako dirua, Herribeherako ekoizleak eta euskalgintzako egitasmoak laguntzeko erabiliko dute. Iaz, 45.000 litro olio banatu zituzten guztira.
Olioa eskutik eskura kanpainaren eta Errigora egitasmoaren inguruko informazio gehiago, errigora.eus webgunean.
Banaketa puntuak
- Ataun: Troskaeta taberna
- Beasain: Herri Denda
- Ezkio-Itsaso: Udaletxea
- Gabiria: Herriko ostatua
- Idiazabal: Izpar denda
- Itsasondo: Kaxintane Taberna
- Lazkao: Gerriko liburudenda
- Legazpi: Katillu taberna eta Arantxa okindegia
- Legorreta: Olaso taberna
- Mutiloa: Elkartean
- Ordizia: Goierriko baratza
- Segura: Elorripe taberna
- Zaldibia: Joxepane taberna
- Zegama: Itzala taberna
- Zerain: Mandio taberna