Aizkorriko aterpea zurituta, kanpotik eta barrutik
Otsailean zehar 200 metrotik behera ere elurra ikusteko aukera izan da. Benetako elurteak ordea, goi mendietan izan dira. Aizkorriko punta aspalditik dago zurituta, baina azken asteetan, elur dezente pilatu da. Zegama-Aizkorri maratoiko antolatzaileek zabaldutako irudi hauetan ikus daitekeen moduan, Aizkorriko aterpea kanpotik ez ezik, barrutik ere zuritu du elurrak.