Irailean bi kidek taldea utzi zutela eta, geldialdia egin dute hainbat hilabetez. Maiatzaren 1ean emango dute lehen kontzertua.
D-Pintxos taldea. / Arg.: Asier Zaldua
Legazpiko D-Pintxos musika taldeak bere Facebookean jakinarazi duenez, maiatzaren 1ean taula gainera itzuliko dira. Legazpiko jaien barruan emango dute kontzertua.
Iraileak bi kidek taldea utzi zuten, eta horregatik egin dute etenaldia. Orain,
aldaketa batzuk eginda itzuliko dira.
Txotxe, abeslaria, bateria jotzera pasako da. Abesten, berriz, kide berri bat hasiko da: Ibon.
Subeltza kolektiboak udarako grabatu nahi duen diskoan ere parte hartuko dute. Datozen asteetan egingo dituzte grabazioak, Mutrikun. Legazpiko Bikuñako lokaletan entseatzen duten taldeek osatzen dute
Subeltza kolektiboa, eta uda ondorenerako atera nahi dute talde guztien artean osatutako
diskoa kalera.