Ion Izagirrek Migel Indurain saria irabazi du
Cofidis taldeko Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak hirugarren aldiz irabazi du Migel Indurain saria. Talde bereko Alex Aranburu ezkiotarra laugarren izan da gaurko lasterketan.
Ion Izagirre Lizarrako helmugan.Getty Images. Lizarran (Nafarroa) jokatu den Migel Indurain Saria Cofidis taldeko Ion Izagirre ormaiztegiarrak irabazi du. Laugarren postuan sailkatu da bere taldekide den Alex Aranburu ezkiotarra. Mendiko sailkapena ere, Izagirrerentzat izan da.
Izagirrek hirugarren aldiz irabazi du Indurain saria, bere txirrindularitza ibilbidea agurtuko duen urtean.
Astelehenean, Itzulian parte hartuko dute bi goierritarrek.













