Igandeko Gazta Eguna girotzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte Idiazabalen gaur hasita. Larunbatean Luix Katarain zenari buruzko 'Nire artzantza' lana proiektatuko dute
Jabier Jauregi ataundarrak
Mendiko Gazta izenpean emango duen hitzaldiarekin hasiko dira gaur Idiazabalen igandean ospatuko den XIX. Gazta Eguna girotzeko ekitaldiak. Bihar, berriz, herriko gaztak dastatuz pintxo- pote berezia egingo dute Idiazabalgo kantu taldeak animatuta, eta etzi, XVIII. Mami txapelketa bihar da izena emateko azken eguna udaletxean.
Gazta Eguneko postuak irekitzearekin bat, postuetako gaztarik onena aukeratzeko txapelketa hasiko da 10:30ean, eta ondoren, herriko artzainak gazta egiten ariko dira era zahar eta modernoan. Artalde batek herria zeharkatuko du, eta gazta ketzen eta ardi mozten erakustaldiak ere egingo dituzte. 13:00etan, Dominika Agergarai
Olhaso Muskildiko (Zuberoa) artzaina omenduko dute. Iazko urriaren 19an hil zen, eta urtero, Aizkorria markako gazta saltzen aritzen zen Idiazabalen. Sari-banaketarekin amaituko da eguna.
Luix Katarain gogoan
Iganderako bezainbesteko egitaraua prestatu dute larunbaterako. Idiazabalgo ikerketa taldeak ondu duen
Nire artzantza ikus-entzunezkoa proiektatuko da 12:00etan, Guraso Elkartean. Lan horretan artzaintzan nola hasi zen kontatzen du Luix Katarain artzaina zenak (1926-2014). Dokumentala 2013ko udan grabatu zen Aritzeder baserrian eta Arantzamendi txabolan, eta
Gazta zati bat dokumentalerako grabatu zen materiala ere erabili dute. Katarainek 62 urtez izandako bizimoduaren berri ematen du lan horretan.
Marka saiakerak harriekin
Arreta piztuko duen beste ekitaldia herri kirol saioa da. Idoia Etxeberriak bi marka saiakera egingo ditu: bi eskuekin 160 kiloko harriarekin egingo du ahalegina 157 kilokoa berdindua du, eta esku bakarrarekin 118 kilokoa 117koa altxatu zuen Ordizian. Jokin Eizmendi, berriz, 251 kiloko harriarekin marka pertsonala jartzen saiatuko da.
EGITARAUA
· Gaur. Mendiko gazta hitzaldia, 19:00etan, udaletxean. Hizlaria: Jabier Jauregi.
· Bihar. Herriko gaztak protagonista izango dituen pintxo-pote berezia, Idiazabalgo kantu taldeak girotuta.
· Etzi. XVIII. Mami txapelketa, 18:00etan, udaletxean.
· Larunbata. Ondramuño gaztandegira bisita (12:00-14:00); Nire artzaintza dokumentalaren emanaldia Guraso elkartean (12:00); Idiazabal Gaztaren dastaketa haurrentzat gaztaren interpretazio zentroan (16:00-17:00); Pirinioetako gazten dastaketa karpan (18:00); eta herri kirol saioa pilotalekuan (19:00): Idoia Etxeberria eta Jokin Eizmendiren marka saiakera harri-jasotzen, eta aizkora erakustaldia.
XIX. GAZTA EGUNA
· Igandea. Feriaren irekiera (10:00); gazta txapelketaren hasiera (10:30); artzainak gazta egiten era zahar eta modernoan, eta bestelako erakustaldiak (11:00); trikitilari, txistulari eta Axari dantza taldea kaleak alaitzen (11:30); Dominika Agergarai artzainari omenaldia (13:00); eta sari banaketa (13:30).