Jabier Otaegi Orkatz abesbatzako zuzendaria hil da
Larunbatean Jabier Otaegi Zegamako Orkatz abesbatzako sortzaile eta zuzendaria hil zen, abesbatza zuzentzen ari zenean. Otaegik 49 urte zituen eta iktus bat izan zuela duela gutxi. Larunbatean bihotzeko batek eman zion, Zegamako eta Sant Sadurniko abesbatzek parrokian eman zuten kontzertua zuzentzen ari zenean.
Otaegi oso pertsona maitea zen Zegaman eta musikaren alde lan itzela egin zuen. Umetatik txistua jo zuen, 14 urterekin parrokiako organoa jotzen hasi zen, herriko txistulari taldea zuzendu zuen eta Tobera musika eskolaren bultzatzailea izan zen. Gainera, bi legealditan Kultura zinegotzia izan zen.