Ekonomia jasangarria hizpide
Legazpiko hiru ikastetxeetako ikasleek ekonomia jasangarria zer den eta nola lortu daitekeen aztertu dute, Eskolako Agenda 21 programaren barruan. Atzo, ateratako ondorioak aurkeztu zituzten udaletxean eta hiru eskari egin zizkieten alkateari eta Eric ...

Legazpiko hiru ikastetxeetako ikasleek ekonomia jasangarria zer den eta nola lortu daitekeen aztertu dute, Eskolako Agenda 21 programaren barruan. Atzo, ateratako ondorioak aurkeztu zituzten udaletxean eta hiru eskari egin zizkieten alkateari eta Eric Galvez zinegotziari: lan munduan berdintasuna sustatzeko kanpainak egitea, udalak egiten dituen erosketetan jasangarritasun irizpideak erabiltzea eta bidegorriak txirrindularientzat izatea. Bihar 18:30ean, Agenda 21 foroa izango da udaletxean. Ekonomia jasangarriaren gaia landuko da; herritar guztiak gonbidatuta daude.