
San Pedro festetako bigarren egunean, patata tortilla eta toka txapelketak jokatu dituzte gaur iluntzean Mutiloako plazan.
19 bikotek hartu dute parte tortilla lehiaketan, eta irabazleak, Astobizatarrak izan dira:
Aitor aita, eta Aratz, Alen eta Urki semeak. Bigarren postuan,
Salome Olaetxea eta Joxepi Parga geratu dira.

Toka txapelketan, berriz,
Lierni Pinto eta Iñaki Zabalo izan dira txapeldunak.