Ordiziako Rugby Elkarteko lehen taldeak 2016-17 denboraldiaren aurkezpen ekitaldia egin du gaur, Ampo enpresaren egoitzan. Bertan izan dira OREko zuzendaritza taldekoak eta Ampo Ordiziako hainbat jokalari, Ordiziako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera. Iluntzeko 19:00etan, berriz, Ordiziako Plaza Nagusian egingo dute klubeko talde guztien aurkezpena, herritarren eta afizioaren aurrean.
Gaurko agerraldian azaldu dutenez, pasa den denboraldian OREk berrantolaketa sakona izan zuen. Iñaki Galparsoro zuzendaritzako ordezkariaren hitzetan, «klubari indarra» eman nahi izan diote, eta zuzendaritza mailan «antolaketa berria» jarri dute martxan. Bi arlotan eratu dute kluba: «arlo ejekutiboa eta kirol arloa»; bigarren hau, «jokalari ohiek» osatzen dute.
Joseba Otamendi, kirol arduradunak berriz, «bide berri bat» eraikitzen saiatu direla azaldu du. «Beharrezkoa zela uste bait genuen eta horrela klubaren funtzionamendua hobetzea espero dugu, bai estrukturaren aldetik eta baita beste arlo guztietan ere». Kirol arloko zuzendaritza «klubarekin lotura izan duten sei pertsonek» osatuko dutela gehitu du. Ordizia Rugby Elkartearen arabera, «taldearen ilusioa berreskuratzea» da denboraldiko helburuetako bat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.