Elkarretaratzea dago deituta Ataun San Martingo plazan 20:00etan atxiloketak salatzeko
Xabier Arin ataundarra eta bere emaztea Deniz Azkainen (Lapurdi) atxilotu dituzte gaur goizean, Parisko Terrorismoaren Aurkako Ministerio Publikoak gidatutako operazioan zehar. Polizia operazio hori ustezko ETAkidea den Mikel Irastortza donostiarraren atxiloketarekin hasi da, goizaldean. Arinen etxean omen zegoen Irastortza, eta etxea miatu ostean, jabeak ere atxilotzea erabaki dute,
Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Ataun San Martingo plazan.