Wade Kellyk Ampo Ordiziako entrenatzaile izateari utziko dio
Wade Kelly Ampo Ordiziako entrenatzaile australiarrak kargua utzi du joan zen astelehenean dimisioa eman ondoren. Ordiziako klubean «egin zezakeen ibilbidea agortuta» dagoela adierazi dio Kellyk Klubari eta erlazioari amaiera emateko eskatu du.
Ordizia Rugby Elkartea aukera ezberdinak aztertzen hasi da Kelly ordezkatzeko eta, dagoeneko, egin ditu lehen harremanak. Bien bitartean, Aritz Garmendiak eta Iñigo Marotiasek gidatuko dute lehen taldea. Datozen egunetan informazio zabalagoa emango dutela adierazi du klubak eta bidez batez, eskerrak eman nahi dizkio Kellyri klubari egin dion aportazioagatik, eta zorterik onena opa dio.
Batzar orokorra
Ordizia Rugby Elkarteak urteko ohiko batzar orokorra egingo du azaroaren 24an, ostegunean, D’Elikatuz zentroan, 18:30tan lehenengo deialdian eta 19:00etan bigarrenean. Denboraldiko egitasmo orokorra eta kirol egitasmoa eta balantze ekonomikoaren kontu ematea eta onarpena izango dira landuko diren gaiak. Bazkide eta interesatu guztiei parte hartzera dei egiten zaie.