Aitor eta Ander Perez Arrieta zegamarrak elkarrekin sartu dira helmugan, bigarren eta hirugarren postuan. Nesketan bigarrena Laura Perez izan da eta hirugarrena, Esti Garcia.
Ander Perez Arrieta.
Aizkorrin beheraino elurra zela, eskuaz igurtziz, hasi dute 15:00etan puntuan Zegamako I. Mendi Duatloia. 79 kirolarik hartu dute parte; tartean, 6 emakumezko. Hiru talde, berriz, erreleboka aritu dira.
Helmugan azkarrena,
Alexander Ordeñana izan da, 01:12:09ko denbora eginez. Atzetik, bi zegamar, bi anai,
Aitor eta Ander Perez Arrieta sartu dira, 36 segundora.
Nesketan,
Zuriñe Frutos izan da azkarrena, 01:39:21. Bigarrena
Laura Perez iritsi da, bost minutu beranduago. Hirugarrena, berriz,
Esti Garcia, 01:47:17 denbora osatuz.
Euskal Herriko Mendi Duatloiaren azkeneko proba izan da. Duatloiaren festak jarraituko du Zegaman, afaria egingo baitute guztiek elkarrekin.
Sailkapen orokorra
- Gizonezkoetan: Alain Santamaria (Errioxa), Alex Ordeñana (Usansolo, Bizkaia) eta Aitor Perez Arrieta (Zegama).
- Emakumezkoetan: Zuriñe Prados (Artziniega, Araba), Esti Gartzia (Usasonsolo, Bizkaia) eta Laura Perez (Bizkaia).
- Taldeka: Zegama