Elkartasuna, uholdean
Lazkaon, 'Beste mundu bat posible da' lelopean 28. Elkartasun Astea ospatuko dute, gaur hasita. Atenaseko errefuxiatuen erakusketa jarriko dute. Ikasleen jaialdia eta azoka ere badiraLazkaoko Rwanda Taldeak eta San Benito ikastolak 28. urtez jarraian e...
Lazkaon, ‘Beste mundu bat posible da’ lelopean 28. Elkartasun Astea ospatuko dute, gaur hasita. Atenaseko errefuxiatuen erakusketa jarriko dute. Ikasleen jaialdia eta azoka ere badira
Lazkaoko Rwanda Taldeak eta San Benito ikastolak 28. urtez jarraian elkartasun ekitaldiak antolatu dituzte, ohi bezala Gabon aurrean. Munduan barrena, egoera larriak igarotzen ari diren herrialdeen edo giza-taldeen berri ematea du helburua, eta, ahal den heinean, laguntzea. «Beste mundu bat posible» dela aldarrikatzea ere bai, leloak dioen eran.Gaurtik abenduaren 23ra, egitarau betea antolatu dute. Gune nagusia kultur etxeko aretoa izango da. Han Biziekin errefuxiatuekin erakusketa eta bidezko merkataritzako azoka jarriko dituzte, gaurtik. Ordiziako Biziekin elkarteak Atenasen (Grezia) asiar eta afrikar errefuxiatuekin bizi izandakoak erakutsiko dituzte erakusketan. Gaur 18:30ean da irekiera ekitaldia eta kideekin solasaldia.
Biziekin elkarteak Atenasera joan aurretik egin zuen bilketa, ondorengo bidaia eta behin errefuxiatuekin elkartu zirenean ikusitakoak eta bizitakoak kontatu dituzte, argazkietan.
Boluntario gazteen lana gizarteratzeko bidean, bigarren esperientzia Jessica Cantero lazkaotarrak Keniako Lamu irlan jasotakoa izango da. Emakumeak ahalduntzen eta umeen eta gazteen hezkuntzan aritu da, aurten. Astelehenean 19:00etan kontatuko du, aretoan.
Ikastolako haurren jaialdia
San Benito ikastolako ikasleek ere urteroko ikuskizuna prestatu dute. Bihar 17:30ean egingo dute Elkartasun Jaialdia, Arerian. Abesti, musika saio eta antzerki lanak taularatuko dituzte.
Bestetik, ikastolan jostailu bilketa egiten ari dira azken bi as-teotan. Bihartik igandera plazako frontoian egingo den Liburu Azokan mahaia jarriko dute ikastolakoek, eta jostailuen merkatu txikian saldutakoen dirua bilduko dute.
Elkartasun Astean jasotako diru guztia Giharako (Ruanda) ikas-txokoarentzat bidaliko da. 2000. urtean jarri zuten martxan, umeei lehen beharren eta eskolaren zerbitzua emateko.
Urteroko zinema emankizuna ere antolatu du Rwanda Taldeak. Abenduaren 21ean izango da Rebelde filmaren emanaldia, Areria antzokian. 2013an Oscar sarietarako izendatu zuten.
Haurrentzat, Ekuatore Gineako ipuin kontaketa ere egingo dute Idoia Sanchezek eta Estrella Ndongen-ek, hilaren 22an.