'Goierrira GHiltza' telebista saioa
https://vimeo.com/196590565
Goierriko Hitzak eta Goierri Telebistak elkarlanean egindako telebista saio berria da Goierrira GHiltza. Aurreneko saioa atzo estreinatu zuten, eta hemendik aurrera, hilero osatuko dute programa. Goierri Telebistako Nagore Arozenak aurkezten du saioa, eta Hitzako kazetarien eta GiTBko teknikarien artean osatu dituzte erreportajeak.
Aurreneko saioan, bi erreportaje landu dituzte. Ariane Vierbücher kazetariak, Eguberri giroko artisau lanak izan ditu hizpide. Horretarako, Aitor eta Iñaki Mendiaraz, danbolin elektrikoak egiten dituzten anai urretxuarrekin, eta Santi Oiartzabal Ormaiztegiko pipagilearekin izan da. Bestetik, Arkaitz Apalategik Ordizia Rugby Elkartea sortzen ari den nesken taldearen inguruko erreportajea egin du.