Enirio-Aralar Mankomunitateko azken bileran gertatutakoak dakarren soka luzearen harietako bat irakurtzeko parada izan dugu. Abeltzainen izenean arrakasta eta, sobra ere, emaitza hori bultzatu duen parte-hartzea txalotu eta bezeroek pozarren ozta. Bain...
Enirio-Aralar Mankomunitateko azken bileran gertatutakoak dakarren soka luzearen harietako bat irakurtzeko parada izan dugu. Abeltzainen izenean arrakasta eta, sobra ere, emaitza hori bultzatu duen parte-hartzea txalotu eta bezeroek pozarren ozta. Baina tira, egileak atsegin osoa izateko zerbaiten falta nabarmentzen duenez,
bisitarien kamisetarekin kirol-zelaira ateratzeko gai ere izan ez ginenon arrazoiak azaltzen saiatuko naiz.
Ni, beste batzuen moduan, sigla batzuekin jokatzen dut Mankomunitatean eta, gure kasuan, ustezko kamiseta partekatzen genuenak adostasun batera iritsi arren, azken unean elastikoa aldatzea erabaki zuten batzuk. Eta zelaira ateratzeko ganorarik gabe utzi gintuzten besteok.
Saiatuko naiz ba puskatu zuten adostasun hori niretzako zertan oinarritzen den azaltzen. Mankomunitateko 15 herrietan bizi garen 37.000 lagunek lurralde honen jabeak gara eta lursail publikoa izanik, denok eskubide berdinak ditugu. Beraz, ordezkari garenok hauen guztien edo ahalik eta gehienen izenean hartu beharko genituzke erabakiak, onura publikoa bistan.
Mendi honi begira badira, noski, interes desberdinak; horien artean abeltzainena zuzenenetakoa da, era partikularrean bertako baliabide bat, larre publikoa, ustiatzen dutelako. Eta era partikularrean ala publikoan ugari dira Aralarrek eskaintzen dizkigun baliabideak ustiatzen ditugunak: edateko ura, aisia, kultura, perretxikoak, paisaia… Ez da kasualitatea Parke Natural eta Natura 2000koKontserbazio Bereziko Eremua izendatuta egotea.
Mankomunitateak baimendutako abeltzainak 120 dira, bere artean udara partean mendian bizi diren 36 artzain; hauetatik 22k txabolaraino dute pista. Goazen beraz gauzak bere lekuan jartzera: 14 dira txabolara oinez joan behar izaten duten artzainak. Arazoak larria izaten jarraitzen badu ere zenbatzea lortu dugu, eta jakitea komenigarria da.
Batzuen ustezko irtenbide bakarra, txabola guztietara banan-banan iritsiko litezkeen pistak bietan pentsatu gabe irekitzea da. Eta soluzio sinplista horrekin konforme ez gauden guztioi artzainen etsai etiketa sorbaldan zintzilikatu digute. Zertan aritu beste aukeraren bat bilatzen.
Pistak irekitzeak kalterik sortuko ez balu, ez ginen honetan arituko. Baina ez naiz ni hori pentsatzen duen bakarra: Goroskintxuraino ireki den pista egin ahal izateko ere
egokitzapena deitu behar izan diote lanari, Aralarko Natur Baliabideak Antolatzeko Planak hainbat zonatan pista berriak irekitzea debekatzen baitu. Eta horretarako ematen duen arrazoia oso sinplea da, lurzoruaren higadura jasanezina sortzen dutelako.
Eta Aralarko lurzorua babestu behar zuen administrazioak kabestruak jantzi eta arrasto zuzenean aida! Tira! Zertarako pentsatu edo aztertu edo zein arau bete behar ditugun begiratu. Ez gurean halakorik!
Bakoitzak jakingo du bere botoaren arrazoia, baina, nik garbi daukadana da aziendarik ez duten biztanleak edo, eduki haatik, mendira igotzen ez dituztenak ere, etxekotzat hartzen ditudala eta nire ekipoa (bai, hauek ere bai) osatzen jarraituko dutela.