Goierriko sei talde eta 21 bertsolari ariko dira Herriarteko txapelketan
Urretxu-Zumarragan bi talde osatu dituzte. Goierri behean, Aizkorpen, Gabirian eta Legazpin bana. Hiru edo lau bertsolari, epaile, aurkezle eta ordezkari bana dira taldeanGipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan 38 taldek eman dute izena. Herrika ...
Urretxu-Zumarragan bi talde osatu dituzte. Goierri behean, Aizkorpen, Gabirian eta Legazpin bana. Hiru edo lau bertsolari, epaile, aurkezle eta ordezkari bana dira taldean
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan 38 taldek eman dute izena. Herrika eta taldeka izango da, ostiralean hasi eta maiatzaren 27ra bitarte. Goierritik sei taldek parte hartuko dute. Denera 21 bertsolari ariko dira horietan, gehi taldea osatzeko ezinbesteko diren beste funtzio batzuetako laguntzaileak.Izan ere, talde bakoitza hiru edo lau bertsolari, epaile batek, gai jartzaile batek eta ordezkari batek osatu behar dute. Herriarteko txapelketarekin «herrietako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi» nahi du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. «Parte-hartzaile guztien txapelketa izango da; lehia baino gehiago gozamena izango da ardatz. Oinarria auzolana da». Denera 267 lagunek parte hartuko dute.
38 taldeak hamabi multzotan banatu dituzte: hamar multzotan hiru talde daude, eta bitan launa. Multzo bakoitzekoek, guztiek guztiekin, bina saio egingo dituzte. Guztira, 38 saio dira.
Lau fase, finala Azpeitian
Txapelketak lau fase ditu. Aurrenekoa, multzoena, ostiralean hasiko da, martxoaren 12ra arte. Multzo bakoitzetik talde bat sailkatuko da aurrera.
Bigarren fasean (martxoak 23-apirilak 9) hamabi talde lau multzotan bereiziko dituzte, hirunaka. Hortik ere bana igaroko da, finalaurrekora. Alegian eta Bergaran jokatuko dira, maiatzaren 6an eta 13an, bina talderekin.
Finala, bi talde sailkatuekin, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izango da, maiatzaren 27an.
Sintonia Legazpin egina
Herriartekoaren sintoniak goierritar zigilua du. John Dealer & The Coconuts taldeko Noel Calvo, Iñigo Caballero eta Iñaki Ormazabalek jarri diote musika, Alex Calvo, Andoni Andueza eta Agurtzane Elustondok lagunduta. Letra Asier Iriondok idatzi du. Mikel Arizkorretak eta Noel Calvo dira abeslariak, eta Legazpiko Subeltzan grabatu dute, Iker Otegik eta Iñaki Gurrutxagak.