Espainiako Gobernuak bertan behera utzi du Itsasoren desanexioa
Berria egunkariak zabaldu berri du albistearen arabera, Madrilen argudio nagusia da Itsasok 5.000 biztanle baino gutxiago dituela, eta gutxieneko kopuru hori eskatzen dela banatu nahi duten herrien kasuan. Tokiko Erregimeneko Oinarrien Legearen 13. artikuluak hori dio, 2013an egin zitzaion aldaketen ondoren. Hala, azken erabakia berari dagokiola gogorarazi du Espainiako Gobernuak. Ezkio-Itsasok 613 biztanle zituen, eta Itsasok 165 izango lituzke. Itsasoko Udaleko kudeaketa batzordeak auzibide administratibotik jo dezake, erabakiaren kontrako helegitea jarrita.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2003an onartutako araudiak dio, herri bat banatzeko gutxienez 2.500 biztanle izan behar dituela jasotzen du. Halabaina, Ezkio eta Itsaso Espainiako diktadura garaian eta biztanleen borondatearen kontra batu zituztela kontuan izanda, araudiak kasu horietarako aurreikusten duen salbuespen kasua aplikatu zitzaion.
Dena eginda eta ondo bideratuta zegoela zirudienean, Madriletik etorri da ezustekoa. Espainiako Gobernuak atzera bota du Itsasoren desanexio prozesua, eta ez du onartu Espainiako Tokiko Entitateen Erregistroan udalerri berriaren izena erregistratzeko eskaria. Erabaki hori, Itsasoko herritarren gehiengoak adierazitako erabakiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako prozesuaren kontrakoa litzateke.