Aritz Kortabarriak eta Aitziber Ibarbiak irabazi dute Segura-Zerain Trail proba
Aritz Kortabarria arrasatearra izan da azkarrena Segura-Zerain mendi lasterketako Trail proban (ibilbide luzea, 24,5 kilometrokoa). Juanjo Igartzabal zumarragarrarekin batera egin du ibilbide osoa, eta helmugara iristeko unea hunkigarria izan da, Kortabarria eta Igartzabal batera sartu baitira helmugan, haien seme-alabek lagunduta. Hirugarren tokia beste gipuzkoar batek, Ugaitz Artola villabonarrak bete du. Podiumetik gertu izan dira Martin Diez segurarra (laugarren) eta Juan Carlos Valdivielso beasaindarra (bosgarren).
Emakumezkoetan Aitziber Ibarbia zizurkildarra nagusitu da. Bi minutuko aldea atera dio bigarren iritsi den Elena Calvillo beasaindarrari. Podiuma Raffaela Ciavola gasteiztarrak osatu du. Uxua Barandiaran zegamarra ere podiumeko lehian izan da lasterketan zehar, baina azkenean Ciavolak aurrea hartu dio.
Gizonezkoak:
- Aritz Kortabarria (Arrasate) ………… 2:05:34
- Juanjo Igartzabal (Zumarraga) ……. 2:05:37
- Ugaitz Artola (Villabona) ……………. 2:54:06
- Aitziber Ibarbia (Zizurkil) …………… 2:36:21
- Elena Calvillo (Beasain) ……………… 2:38:33
- Raffaela Ciavola (Gasteiz) …………… 2:43:43