Borja Gereñuk eta Nerea Amilibiak irabazi dute Segura-Zerain sprint proba
Segurar batek irabazi du etxean. Bertan hasi zuen korrika ibilbidea Borja Gereñuk, eta urtebete geroago, Segura-Zerain mendi lasterketako sprint proba (ibilbide motza, 15,3 kilometrokoa) irabaztea lortu du. Duela gutxi zendu den bere aitari eskaini nahi izan dio garaipena Gereñuk. Haren atzetik sartu dira helmugan Jokin Egurbide getariarra eta Gaizka Romero legazpiarra. Hirurak bateratsu joan dira ibilbide osoan zehar, baina azken zatian segurarra nagusitu zaie beste biei.
Emakumezkoetan berriz, Nerea Amilibia zarauztarra izan da azkarrena. Haren atzetik bi goierritar sartu dira, Igone Campos zumarragarra eta Janire Agirre ataundarra. Gainontzean, herritar eta goierritar askok parte hartu dute proban. Beroak eta ibilbidearen gora-beherek zaildu egin badute ere, gehienek ondo bukatzea lortu dute.
Gizonezkoak
- Borja Gereñu (Segura) ……………….. 1:14:05
- Jokin Egurbide (Getaria) ……………. 1:14:25
- Gaizka Romero (Legazpi) …………….. 1:15:01
- Nerea Amilibia (Zarautz) ……………. 1:27:48
- Igone Campos (Zumarraga) ………… 1:30:04
- Janire Agirre (Ataun) …………………. 1:36:53