Zegama-Aizkorri: Badator asteburu magikoena
Aurten kilometro bertikala ere Munduko Koparako baliagarria izango da. Lasterketa streaming bidez jarraitu ahal izango da. Kilian Jornet ez da aurten Zegaman izango
Gero eta atzerritar gehiago«Kilian ez datorrenez, korrikalari askok irabazteko aukera paregabea dute» «Sekula baino atzerritar gehiagok parte hartuko dute. Aurten 50 baino gehiago etorriko dira» Alberto Aierbe (Zuzendari teknikoa)
Faboritoen artean herrialde ezberdinetako korrikalariak daude. Izan ere, Zegama-Aizkorrin mundu osoko jendea elkartzen da. Geroz eta gehiago, gainera. «Sekula baino atzerritar gehiagok parte hartuko dute. Iaz arte urtero 30 bat etortzen baziren, aurten 50 baino gehiago etorriko dira. Guztientzat ostatua lortzeko arazoak ditugu. Batzuk Goierritik kanpo lo egingo dute. Arantzazun, adibidez. Zegama menditik gertuago izango dute errepidetik baino!».
Emakumezkoetan ere mundu osoko korrikalariak elkartuko dira. Emelie Forsberg suediarra, Megan Kimmel estatubatuarra, Michelle Maier alemaniarra eta Maite Maiora mendaroarra dira faborito nagusiak.
Kilometro bertikalean «maila asko igo» da. Gizonezkoetan ez du parte hartuko iazko irabazle Iban Muruak. Saul Padua eta Iñigo Lariz dira, bere ustez, faborito nagusiak. Emakumezkoen artean, Maite Maiora iazko irabazleak arerio gogorrak izango ditu. Emelie Forsberg eta Christel Dewalle frantziarra, besteak beste.
Kilian Jornet 26 orduan iritsi da Everestera
Kilian Jornetek osatu du dagoeneko Summit of my Life (Nire bizitzako tontorrak) proiektua. Maiatzaren 21etik 22rako gauerdian zapaldu zuen Everesteko gailurra (8.848 metro), oxigenorik eta soka finkorik erabili gabe. Mendizale kataluniarrak 26 orduan osatu zuen behe kanpalekutik (5.100 metro) tontorrerako bidea.
«7.700 metrora iritsi arte ondo nengoen, baina altuera horretan sabelean mina sentitzen hasi nintzen. Hortik aurrera poliki joan naiz, bi pausoan behin osatzeko geratuz. Hala ere, gauerdian iritzi naiz gailurrera».
Egitasmo horren barruan, mundu osoko hainbat tontorretara igo da, eta horietako batzuetan lortu du marka berriak ezartzea; Mont Blancen eta Cervinon (Alpeak), Denalin (Alaska) eta Akonkaguan (Andeak) izan da.
Kilian Jornetek zortzi aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri, eta lehenengoz etorri zenetik bi alditan bakarrik egin du kale. Haren faltan, gainontzeko faboritoak hazi egingo dira.
ZEGAMA-AIZKORRI:













