Zegama-Aizkorri: 42 kilometro gora eta behera

Migu Run Skyrunner World Series 2017ko hirugarren proba da Zegama-Aizkorri mendi maratoia, Sky Classic modalitateko bigarrena .Igande goizean izango da hitzordua

RGB básico

Migu Run Skyrunner Worls Series 2017an barrenean txertatutako proba izango da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 16. edizioa, denboraldiko hirugarrena. Denera 22 probak osatzen dute egutegia, baina hiru modalitatetan banatzen dira. Zegama-Aizkorri Sky Classic-en barruan dago, eta guztira 11 proba dira –Sky Ultra eta Sky Extreme dira beste biak–. Modalitate horretako lehena Txinan jokatu zen maiatzaren 2an, eta hurrena igandekoa izango da, Zegamakoa. Italian –hiru proba–, Grezian, Espainian, Andorran, AEBetan eta Erresuma Batuan jokatuko dira segidakoak.

Egutegi horretan egoteak, eta aurreko hamabost edizioetan erakutsi duen antolakuntza onak, boluntarioen lanak eta zaleen berotasunak mendi lasterketarien proba kutunenen artean egotea ahalbidetu diote Zegama-Aizkorriri. Mendi maratoi bat da, 42, 195 kilometro da luze, eta 5.472 metroko desnibel metatua du. Teknikoa da, eta zailtasun handikoa. Probaren errekorra gizonezkoetan Kilian Jornet kataluniarrak jarri zuen 2014an (3:48:14), eta Emanuela Brizio italiarrak emakumezkoena 2009an (4:38:19). Euskal herritarren artean Jokin Lizeaga urnietarra (3:59:11, 2014an) eta Oihana Kortazar elgetarra (4:42:50, 2011n) dira orain arte denbora onenen jabeak.

Aketegi, tontor garaiena
Aratz-Aizkorri parke naturalaren barruan jokatzen da lasterketa, eta EAE Euskal Autonomi Erkidegoko tontorrik garaienak zeharkatzen ditu, Aratz (1.443 metro), Aizkorri (1.523 metro) eta Aketegi (1.551 metro), besteak beste. Zegamako plazatik abiatzen da proba (296 metro), eta zazpigarren kilometroan dagoen Otsaurteko mendatea da lehen jomuga nagusia (652 metro). Hortik gora, bidezidor eta kaltzadetan barrena, pagadi ederrak, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak zeharkatuko dituzte lasterkariek.
Desnibel positiboaren zatirik handiena lehen 21 kilometroetan osatuko dute, eta eremu teknikoenak Aratzeko jaitsiera irristakorra eta Aizkorritik Urbiarakoa dira, Andraitz mendikoa bera gutxietsi gabe. Hortik aurrerako bide zatia beheraka da ia, baso bideetan barrena gehienbat, harik eta atzera Zegamako herrigunera iritsi arte.

Zegamaren_ikuspegia__AizkoZegama-Aizkorri 2017
Fitxa teknikoa

· Eguna: 2017ko maiatzaren 28a.
· Irteera eta helmuga: Zegamako plaza. Irteera ordua: 09:00.
· Distantzia: 42,195 km.
· Pasagune kontrolak: 13.
· Jan-edari postuak: 14.
· Tarteko helmugak: Aizkorri (22,58 km).
· Gora behera metatua: 5.472 metro.
· Gehieneko altuera: 1.551 metro (Aketegi).
· Gutxieneko altuera: 296 metro (Zegama).
· Eremu teknikoa ehunekotan: %50 gutxi gora behera.
· Gehieneko denbora: 8 ordu.
· Zailtasuna: Oso handia.
· Gehienezko parte-hartaile kopurua: 500.

Zegama_Aizkorri

Corinne Favre frantziarra.

GARAIPEN ZERRENA
2002
· Juan Martin Tolosa ……… 4:14.23
· Rosa Lasagabaster ……….. 6:05:27
2003
· Fernando Garcia …………. 4:08:44
· Esther Hernandez ……….. 5:08:52
2004
· Mario Polleti ………………. 4:06:46
· Anna Serra …………………. 5:27:51
2005
· Rob Jebb ……………………. 3:54:18
· Corinne Favre …………….. 5:03:57
2006
· Ricardo Mejia …………….. 4:03:41
· Angela Mudge ……………. 4:43:04
2007
· Kilian Jornet ……………… 3:56:59
· Corinne Favre ……………. 4:50:01
2008
· Kilian Jornet ……………… 3:59:33
· Corinne Favre ……………. 5:00:46
2009
· Ricky Lighfoot …………… 4:03:12
· Emanuela Brizio ………… 4:38:19

Zegama_Aizkorri__Kilian_Jo

Kilian Jornet kataluniarra.

2010
· Kilian Jornet ……………… 3:56:30
· Emanuela Brizio ………… 4:47:51
2011
· Kilian Jornet …………….. 3:56:30
· Oihana Kortazar ……….. 4:42:50
2012
· Kilian Jornet …………….. 3:56:04
· Oihana Kortazar ……….. 4:52:50
2013
· Kilian Jornet …………….. 3:54:38
· Emilie Fosberg ………….. 4:48:12
2014
· Kilian Jornet …………….. 3:48:14
· Stevie Kremer …………… 4:46:43
2015
· Tadei Pvik ………………… 3:51:11
· Azahara Garcia …………. 4:41:23
2016
· Kilian Jornet …………….. 3:50:03
· Yngvild Karpersen …….. 4:50:58

ERREKORRAK
Orokorra  
· Kilian Jornet (2014) ……….. 3:48:14
· Emanuela Brizio (2009) …. 4:38:19
Euskaldunak
· Jokin Lizeaga (2014) ………. 3:59:11
· Oihana Kortazar (2011) …… 4:42:50

ZEGAMA-AIZKORRI:

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend