Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren atariko moduan, kilometro bertikalaren hirugarren edizioa egingo dute gaur. Lehenengoz, Munduko Koparako baliagarria izango da. Lau korrikalarik lasterketa honi buruz hitz egin dute
Zegama-Aizkorriko antolatzaileek ez dute meritu makala. Munduko mendiko maratoi onenetako bat antolatzearekin nahikoa ez, eta duela bi urte kilometro bertikala antolatzeari ekin zioten. Zegamarrek ukitzen duten guztia urre bihurtzen dute eta kilometro bertikalarekin ere hori lortu dute: bi urte bakarrik behar izan dituzte kilometro bertikala ere Munduko Kopan sartzeko. Ostiralean proba honetan parte hartuko duten lau korrikalarik, Maite Maiorak, Iñigo Larizek, Anartz Etxeberriak eta Carlos Moranek, beraien iritzia eman dute.
«Bi probetan parte hartu behar dut, nahiz eta jende askok ez duen ulertzen»
Maite maiora (Korrikalaria) – Irakurri osorik hemen
Maite Maiora maratoia irabazteko faborito nagusietako bat da, baina kilometro bertikalean ere parte hartuko du. Iaz berak irabazi zuen kilometro bertikala.
«Esfortzu motzetan luzeetan baino hobeto moldatzen naiz»
Anartz etxeberria (Korrikalaria) – Irakurri osorik hemen
Idiazabalen bizi den Anartz Etxeberria lazkaotarrari ere kilometro bertikala maratoia baino gehiago gustatzen zaio.
«Kilometro bertikalean maratoian baino hobeto moldatzen naiz»
Iñigo Lariz (Korrikalaria) – Ikusi osorik hemen
Iñigo Lariz elgoibartarrak aurreko bi edizioetan ere parte hartu izan du kilometro bertikalean. Maratoian, berriz, lau aldiz parte hartu du. Hiru aldiz bukatu du. Kilometro bertikala nahiago du.
«Proba motzetan ez naiz moldatzen, baina aurten ere parte hartuko dut»
Carlos moran (Korrikalaria) – Irakurri osorik hemen
Carlos Moran zegamarra beteranoa da. 57 urte ditu. Ultramaratoietan primeran moldatzen da (Espainiako txapelduna da, 50 urtetik gorakoen artean), baina Zegaman kilometro bertikalean ere parte hartzen du.
ZEGAMA-AIZKORRI: