Zeraingo haurrek emango diete hasiera Andre Mari jaiei, astelehenean
Zeraingo Andre Mari jaiei hasiera emateko suziria astelehenean botako dute, 20:00etan. Aurten, herriko haurrek irakurriko dute pregoia. “Oraindik ez dakigu zer irakurriko duten, sorpresa izango da”, adierazi du Amaia Junquera zinegotziak. Dena den, suziria bota aurretik ere izango dira ekitaldiak Zerainen.
Astelehenean, haurren eguna izango dute. Aurten haurrentzako ekitaldi nagusiak goizera pasa dituzte: play back saioa eta eliz bueltako korrikaldia.
Txekor jatean, beganoentzako eta zeliakoentzako jana ere egongo da
Iluntzean, berriz, jaietako ekitaldi jendetsuena: sagardo dastaketa eta txekor jatea. Aurten, lehen aldiz, txekorraz gain janari beganoa eta zeliakoentzako jana ere banatuko dute. Bederatzi sagardo dastatzeko aukera izango da.
Astelehen iluntzean Zerainera joan ahal izateko, autobus zerbitzua jarri dute aurten lehenengo aldiz. Hemen ordutegia:
Asteartean Andre Mari eguna ospatuko dute. Eguerdian txakolina eta Luma Gorri oilasko hegoak banatuko dituzte, doan. “Iaz arrakasta handia izan zuten oilasko hegoek, eta aurten kantitate handiagoa eskatu dugu”, esan du Junquerak. Arratsaldean, herriko gazteak mozorrotu egingo dira. Aurtengo gaia, Filmeak.
Abuztuaren 17an, asteazkena, amaituko dira jaiak, San Roke egunez. Herri afaria izango dute iluntzean, Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Ostegunean, berriz, herria txukuntzeko deialdia egin dute 16:30erako.
EGITARAUA
ABUZTUAK 13, igandea
20:00. Ohiko gibel-jatea Liztormendi elkartean.
ABUZTUAK 14, astelehena
11:30etatik aurrera, egun osoan zehar: Haurrentzako puzgarriak plazan. Goizeko 11:30etan: Eliz bueltako korrika saioa.
12:30: Play Back Saioa plazan.
13:30: Haur-bazkaria Mandion.
17:00: Buruhandiak.
18:00etatik 18:45etara: Apar festa.
20:00: Festei hasiera emateko, pregoia, suziriak eta kanpai bueltakoak. Segidan: Sagardo-edana eta txekor-jana. 9 Sagardotegi: Oiharte eta Otatza Zeraingoak, Rufino, Urbitarte, Bereziartua, Zabala, Iparragirre, Aburuza, Setien.
22:00: GAU ARGI taldearekin erromeria eta Mojito festa.
ABUZTUAK 15, asteartea: ANDRA MARI EGUNA
09:00: Txistularien etxez etxeko goiz eresia.
11:00: Meza Nagusia.
12:00: Plazako frontoian pilota partidak; adin ezberdineko gazte neska eta mutilak.
12:30: Txakolin dastatzea eta Lumagorriko hegoak parrilan erreta jateko aukera.
16:00: Andra Mari bola txapelketa.
18:30: Herri kirol eta jolasak plazan.
20:30: Triki-poteoa mozorrotuta. Aurtengo mozorrotzeko gaia FILMAK. Gaueko 21:30etan: Gazte afaria mozorrotuta herriko plazan.Oiharteko sagardoa eta Ostatuko afaria . (Tikeak Ostatuan salgai).
Iluntzeko triki poteo eta gaueko musika: ELIZAGOIEN AHIZPEn eskutik.
ABUZTUAK 16, asteazkena: SAN ROKE EGUNA
11:30: Meza Nagusia.
13:00: Herriko artzainek egindako gazten probaketa plazan.
Ordu berean: Toka txapelketa
16:00: San Roke bola txapelketa.
20:30: Herri afaria. (Mahaia gordetzeko 18:00etarako eman behar da izena eta mahaia jartzeko laguntza eskertuko litzateke). Bertsotan Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia arituko dira.
Ondoren: JERRY musikariarekin dantzaldia.
ABUZTUAK 17, osteguna
Arratsaldeko 16:30etan: Herri txukuntzea.