Mutiloarrek festa egunak izango dituzte dute gaur eta igandean Liernin. Gaur, Andre Mari eguneko meza izango dute, eta ondoren, Larrañaga eta Elortzarekin erromeria giroa izango da.Igandean, Segurako txistulariekin hasiko dute eguna. Lierniko Txirrind...
Mutiloarrek festa egunak izango dituzte dute gaur eta igandean Liernin. Gaur, Andre Mari eguneko meza izango dute, eta ondoren, Larrañaga eta Elortzarekin erromeria giroa izango da.
Igandean, Segurako txistulariekin hasiko dute eguna. Lierniko Txirrindulari Proba jokatuko dute goizean eta 13:30ean, meza izango da. Miren, Agur eta Oier trikitilariek alaituko dute eguerdiko giroa eta 14:30ean bazkaria izango da. Herri bazkarian parte hartzeko, gaur da izena emateko azkeneko eguna, udaletxean.
Arratsaldean (18:30) herri kirol saioa izango da; Iñaki Azurmendi eta Ugaitz Mugertza, Joseba eta Unai Otaegiren aurka lehiatuko dira aizkoran.
Guzta harrijasotzaile idiazabaldarrak ere erakustaldia egingo du. Eguna bukatzeko, erromeria izango da.
Lierni Proba
Txirrindularitzak tarte berezia izaten du Lierniko jaietan, Lierniko Txirrindulari elkartearen eskutik. Bi zatitan banatuko da junior eta 2. mailako kadeteen txirrindularitza proba. Batetik, 09:30ean, 55 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute inguruko errepideetan, bost mendate igoz: Lierni hiru aldiz, Ergoene eta Zerain. Lehenengo txirrindulariak 10:52erako iristea aurreikusten dute antolazaileek.
Bestetik, 11:45ean, erlojuaren aurkako proba egingo dute. Minutuko tartearekin abiatuko dira txirrindulariak Seguratik, Mutiloa pasa eta Lierniraino; guztira, lau kilometro.