Igartzako dantzari eguna iruditan
Igartzako Ezpata-Dantzarien Kofradiak urteko egunik handiena ospatu du asteburuan, Igartzako Ezpata-Dantzarien Eguna. Eguerdian udaletxeko plazatik abiatu eta segizioan joan ziren Igartzako jauregiraino. Eguraldia ez zuten lagun izan dantza saioaren hasieran, baina dantzariek irribarrez erantzun zioten giro beltzari. Kataluniatik etorritako Esbart Dansaire dantza taldeak ere parte hartu zuen ekitaldian, saioari kolorea eta bizitasuna emanez.