Erreka Egunean 488 kilo hondakin jaso dituzte
Urola erreka garbitzeko adin guztietako legazpiarrak elkartu dira aurtengoan ere. Guztira 80 bat boluntariok parte hartu zuten aurreko larunbateko Erreka Egunean, eta denen artean 488 kilo hondakin jaso zituzten.Plazaolan edalontziak eta basoak izan zi...
Plazaolan edalontziak eta basoak izan ziren ugarienak. Bikuña kiroldegi parean, batez ere, plastikozko poltsak eta Mirandaolan botilak jaso zituzten. Telleriarten txabola baten ondoan zabor asko jaso zuten. Bestelako objektuak ere atera zituztela esan dute udaleko ingumen sailetik: botikaz betetako poltsa bat edo burdinazko ontziak esatera baterako.
Jasotako hondakin guztiak ikusgai jarri zituzten ondoren Euskal Herria plazan, eta han egongo dira etzira arte.
Ikastetxeetako kideak izan ziren gehienak eta udaletik Kattagorri elkartearen inplikazioari ere azpimarra egin diote.