Enirio-Doniturrieta pista salatzeko ibilaldia
Aralar Bizirik plataformak deituta, Enirio eta Doniturrieta artean egin nahi duten pistaren ingurua ezagutzeko irteera egin zuten igandean. Antolatzaileen arabera, 55-60 lagun abiatu ziren Lizarrustitik. Landarlan eta Eguzki taldeetako kideek ere bat e...
Aralar Bizirik plataformak deituta, Enirio eta Doniturrieta artean egin nahi duten pistaren ingurua ezagutzeko irteera egin zuten igandean. Antolatzaileen arabera, 55-60 lagun abiatu ziren Lizarrustitik. Landarlan eta Eguzki taldeetako kideek ere bat egin zuten deialdiarekin. Eguraldiak lagunduta, Eniriorako bidezidorra eta «txikitu nahi duten ingurua» ezagutu zuten.